Umorearekin, zerura edo infernura. Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta Uztarria.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Francisco Franco da denboraldiko azken ataleko protagonista.
Oraingoan, Francisco Franco sartuko da Ramonen igogailuan, eta gainera gorantza eramateko eskatuko du. Ramon igogailuzaila ez dago oso ados horrekin, ezta igogailua bera ere.
Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dute Ttap-eko kideek.