Denbora luzez senitartekoak bertatik bertara ikusi gabe izan dira San Martin egoitzako adinekoak. Azkenaldian, hesiaren bestaldetik bisitatu dituzte senideek, eta bihartik aurrera, hirugarren fasean sartzearekin bat, ohiko bisitak berreskuratzen hasiko dira, neurri bereziak hartuta.
Bihartik aurrera, beti senide berak bisitatu ahal izango du egoiliarra, astean behin. Beheko solairuan, lau gune prestatu dituzte bisitetarako. Kaperako sarrerako atetik joan beharko dute bisitariek gune horretara; Estrata kaletik, alegia. Senideek maskara jantzita joan beharko dute egoitzara, eta NAN zenbakia eskatu eta tenperatura hartuko diete. Egoitza senideekin harremanetan jarriko da, txanden bidez, bisitak antolatzeko.
Eguneko zentroa ere bihar zabalduko dute. Haiek ere segurtasun neurriak hartuko dituzte COVID-19 gaitzaren hedapena saihesteko.