Martxotik itxita egon ostean, zabalik dago berriro Azpeitiko Emakumeen Txokoa. Emakumeei bideratutako zerbitzuen eta parekidetasun baliabideen berri izan nahi duenak, edota indarkeria matxistaren inguruko informazioa behar duenak hitzordua eskatu beharko du aurrez, 688 75 10 00 telefonora deituta. 08:30etik 14:00etara deitu ahalko da Emakumeen Txokora hitzordua hartzeko.