Koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela, Sanagustineko hormak artelanik gabe egon dira azken asteetan. Baina bukatu da hori. Atzotik ekainaren 28ra bitartean, Eva Serna, Izaskun Bravo, Idoia Leonet eta Olatz Lasa artistek egindako lanak egongo dira ikusgai. Olioz, akrilikoz eta akualeraz egindako margolanek osatzen dute erakusketa hori.