Urtebete igaro zen atzo, ekainak 15, Nagore Alkorta Azpeitiko alkate izendatu zutenetik. Udaletxeko aretoa jendez beteta zegoela hartu zuen azpeitiarrak Eneko Etxeberriaren lekukoa joan zen ekainean, eta EH Bilduren hamar hautetsiren botoak jaso zituen inbestiduran. Azpeitiko historian kargu hori hartu duen lehen emakumea izan zen Alkorta, eta Etxeberriaren eskutik jaso zuen aginte makila. Hitzartzean, "esfortzurik handiena eta konpromiso zintzoena" agindu zituen azpeitiarrak herriaren alde.