Atzoz geroztik salgai dira Orkatz kultur elkartearen 27. urtemugarako prestatu dituzten ekitaldietarako sarrerak. Hilaren 25etik 28ra ospatuko dute urteurrena, eta besteak beste, poesia errezitaldia, bertso saioa, bazkaria, kontzertuak eta haurrentzako ikuskizuna izango dira egun horietan.
Orkatzen eta Sanagustin kulturgunean eros daitezke bertso saiorako (sei euro), kontzertuetarako (sei euro) –150 sarrera izango dira salgai– nahiz umeentzako emanaldirako (bost euro) sarrerak dagoeneko. Bazkaritarako izena, berriz, Orkatzen eman beharko da, hogei euro ordainduta. Orkatzeko kideek azaldu dutenez, bazkaritarako izena ahalik eta azkarren ematea komeni da, otordura joango den lagun kopurua zehaztu ahal izateko.
Honako hau da datorren asterako prestatu duten egitaraua:
Ekainak 25, osteguna
21:30ean, Alde erantzira nabil poesia errezitaldia, Ekhiñe Eizagirrerekin, Sanagustin kulturgunean.
Ekainak 26, ostirala
19:00etan, presoen aldeko elkarretaratzea, plazan.
22:00etan, bertso saioa, Sanagustin kulturgunean. Bertsolariak: Amets Arzallus, Xabier Silveira, Oihana Bartra eta Jexux Mari Irazu.
Ekainak 27, zapatua
14:00etan, bazkaria.
19:00etan, Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.
Ekainak 28, jaia.
17:00etan, haurrentzako ikuskizuna. Ekain & Mikele eta Iago Mago, Sanagustin kulturgunean.