Nogen taldearen kontzertuaren laburpena, bideoan

Uztarria.eus 2020ko eka. 17a, 15:30

Nogen musika taldeak kontzertua eskaini zuen joan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Naiz Kontzertuak egitasmoaren barruan eskaini zuen emanaldia, eta hainbat herritarrek kulturgunean bertan zuzenekoaz gozatzeko aukera izan zuen. Dena den, kontzertua streaming bidez jarraitu zuenik ere. Ostiral honetan Zetak taldeak eskainiko du emanaldia Sanagustinen, eta duela bi aste, berriz, Gatibu izan zen kulturguneko agertokian. Honako hau Naizek egindako Nogenen kontzertuaren laburpen bideoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide