Artista gazteen eta helduen lanak, Arte eta Diseinu eskolaren erakusketan

Uztarria.eus 2020ko eka. 18a, 20:45

Gaur irekiki ditu ateak Betharrameko aretoan Arte eta Diseinu eskolaren aurtengo ikasturte amaierako erakusketak. Hilaren 28ra arte, 90 ikasle inguruk ikasturtea hasi zenetik martxora arte eskolan, eta ordutik aurrera konfinamendu garaian bakoitzak bere etxean egindako lanek osatzen dute erakusketa. Marrazkiak, margoak, eskulturak, eskulanak edota tailu lanak aurkituko ditu Betharrameko erakusketara joaten denak. Aretoaren ohiko ordutegian ikusi ahal izango da erakusketa: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide