Koronabirusa Azpeitian

Hasi dira haurren parkeak zabaltzen

Uztarria.eus

"Normaltasun berria" gaur sartu da indarrean, eta horrekin batera, Azpeitiko Udala hasi da umeen jolas parkeak zabaltzen. Larrialdi egoeran hartutako neurriak bertan behera gelditu dira gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hiru hilabeteren ostean, parkeak zabaltzeko baimena eman dute. Gaur goizean, herriko zenbait parke zabaldu dituzte, eta jende asko ez bada ere, batzuk ikusi ahal izan dira gune horietan jolasean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide