Eguraldi ona aprobetxatuta, Azpeitian elkartu dira Euskal Herriko hainbat txokotako Lambrettazaleak eta Vespazaleak. Ohitura duten gisan, Perez Arregi plazan egin dute geldialdia, eta ikusmira sortu dute handik igaro diren herritarren artean. Atseden hartu ostean, motozaleak errepidera irten dira berriro antolatutako hitzorduarekin jarraitzeko.