Ofizioaren alderik onena?
Jendea ezagutzeko lanbide ona da.
Eta txarrena?
Telefono deiak. Jendeak presa handia izan ohi du.
Kalanbrerik jaso al duzu inoiz?
Bai, baina ezer larririk ez dut inoiz izan.
Argindarra aurrezteko, zer?
Sukaldeko tresnek kontsumitzen dute gehien.
Lanik ohikoena, zein?
Etxe zaharren eraberritzea.
Noiz izaten duzu lanik gehien?
Udaberrian hasi eta uda arte.
Elektrizista ona izateko zer behar da?
Jendea tratatzen jakitea eta eskuekin trebea izatea.
Topatu duzun gauzarik arraroena...
Arratoiak topatu izan ditugu eletrifikatuta.