Internetez zuzeneko bideo hitzaldi sorta berria prestatu du KZguneak uztailerako. Youtube KZguneaTIC kanalean emango dituzte hitzaldiak, eta horiek jarraitzea nahi dutenek Interneterako konexioa besterik ez dute behar izango; izan ere, hitzaldi irekiak izango dira eta ez da aurrez izena eman beharrik egongo. Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
Uztailak 2, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe (gaztelaniaz)
Uztailak 7, 18:00-19:00: Gauzen Interneta (euskaraz)
Uztailak 9, 11:00-12:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten (gaztelaniaz)
Uztailak 14, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa Smartphonean (euskaraz)
Uztailak 16, 18:00-19:00: Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu (gaztelaniaz)
Uztailak 21, 18:00-19:00: Ezagutu streaming plataformak (euskaraz)
Uztailak 23, 11:00-12:00: Android-a sekreturik gabe (gaztelaniaz)
Uztailak 28, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu (euskaraz)
Uztailak 30, 18:00-19:00: Murgildu errealitate birtualean eta areagotuan (gaztelaniaz)
Eskuratu zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia, honako lotura honetan.