Ezohiko sanjuanen irudiekin bideoa egin du Urrestillako Festa Batzordeak

Uztarria.eus 2020ko eka. 30a, 12:26

Ezohiko sanjuanak bizi izan dituzte aurten Urrestillan. Festak bertan behera gelditu dira koronabirusa dela eta, baina betiko San Juan jaien arrasto guztiak ez dira ezabatuta gelditu. Etxeak apaintzekoo zapia atera du Urrestillako Festa Batzordeak, eta leiho eta balkoi ugaritan jarri dute herritarrek sanjuanek (berez) iraun behar zuten egunetan. Zapiaren diseinuarekin marrazkiak hartu, margotu eta erakutsi dituzte, berriz, Urrestillako haurrek. Eta San Juan bezperan, urtero legez, arbola zutitu zuten herritarrek plazan, hilaren 26an hura bota eta ezohiko festak agurtzeko.

Horiek guztiak irudietan jaso ditu Urrestillako Festa Batzordeak eta bideo hau osatu du, herritarren parte hartzea eta jarrera eskertzeko, eta ezohiko urte honetako ezohiko sanjuanen lekukotza emateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide