Hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du bihar EAJk

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 1a, 13:55

19:30ean hasita egingo dute ekitaldia plazan, eta Bakartxo Tejeriak, Joseba Egibarrek eta Andoni Ortuzarrek parte hartuko dute bertan.

Martxan da dagoeneko datorren uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpaina, eta EAJk hitzordua jarri du biharko Azpeitian. Hain zuzen ere, ekitaldia egingo dute jeltzaleek 19:30ean hasita, plazan. Bertan parte hartuko dute Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak, Joseba Egibar GBBren buruak eta Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide