Euskal Herria auzoko arrapalak, zikin

Erabiltzaile batek Uztarriara bidalitako argazkia.

Erabiltzaile batek Uztarriara bidalitako argazkia da honakoa. Bertan, Euskal Herria auzoko arrapalak agertzen dira, eta argazkiaren egileak salatu du arrapala horietan zaborra uzten dutela herritar askok. "Euskal Herria auzoko arrapalek estimazio handia dute gazteen artean, eta jende ugarik erabiltzen du zerbitzu publiko hori. Udalak sarri garbitzen ditu arrapalak, baina sarriago zikintzen dute gunea beste batzuek; eta hori, muturren aurrean zaborrontzi galantak edukita. Arduragabeak? Axolagabeak? Lotsagabeak?" dio erabiltzaileak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide