Atzotik zabalik da Enparan dorretxean kokatuta dagoen KZgunea. Aurrez aurreko zerbitzua ematen hasi dira dagoeneko, eta herritarrek 09:00etatik 13:00etara izango dute hara joateko aukera. Dena den, izapideak egiteko, informazioa eskatzeko edo nabigaziorako, aurretiazko hitzordua hartu beharko da 945-01 61 00 telefono zenbakira deituta.