Kirol Patronatuak dagoeneko prest du datorren ikasturterako kirol jardueren eskaintza. Ikastaroak irailean hasiko dira, baina datorren astelehenetik aurrera eman ahal izango da horietarako izena. Ohiko moduan, igerilekuko harreran eman beharko da saioetarako izena.
Askotariko ikastaroak prestatu ditu Azpeitiko Udalaren patronatuak hurrengo ikasturterako. Hain zuzen ere, haurrei, gaztetxoei nahiz adinekoei zuzendutako jarduerak, gorputza orekatzeko eta aktibatzeko saioak, intentsitateko altuko ikastaroak zein uretako jarduerak egin ahal izango dituzte herritarrek 2020-2021 ikasturtean. Besteak beste, honako jarduera hauek prestatu ditu Kirol Patronatuak: pilates, core, mantentze gimnasia, zumba, total training, zumba fitness, cycling, TRX, igeriketako teknifikazioa nahiz umeentzako igeriketa saioak.