Joan ziren urteetako parodiak ikusteko aukera izango da gaur Gaztetxean

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 8a, 13:12

Iazko Gazte Asteko parodiko irudi bat.

Gaur, asteazkena, beste urte batzuetako parodiak ikusteko aukera izango da Gaztetxean, 21:00etan hasita.

Konfinamendua zela eta, Gaztetxeko kideek joan zen apirilean ezin izan zuten Gazte Astea antolatu, eta horrenbestez, ez zuten urtero plazan egin ohi duten parodia antzeztu. Gaztetxearen XV. urteurrenaren barruko ekitaldietan, ordea, lekua izango du parodiak; izan ere, gaur, asteazkena, joan ziren urteetako parodien emanaldia izango da Gaztetxean, 21:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide