Soma Cult taldeak kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera doakoa izango da. Halere, emanaldira joateko beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena eskatzea. Honako lotura honetan eskuratu daiteke sarrera.
2017. urtean sortu zen Soma Cult taldea, eta Julen Hidalgok (bateria), Joseba Gutierrezek (baxua) eta Josemari Unanuek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute taldea. Psikodelia eta grunge estiloko doinuak uztartzen ditu taldeak, besteak beste.
Hona hemen Soma Culten Wallflower abestia: