Aukera bat baino gehiago dago herrian eguzkia hartu eta bainu bat hartzeko, eta gaur, asteazkena, Izarraizko Atea parkea hautatu dute hainbat herritarrek horretarako. Txikienek parkeko ur txorroak aukeratu dituzte plisti-plasta aritzeko; beste gaztetxo batzuk, aldiz, lakuan jolasean ibili dira.