Gozatu ederra hartu dute gaztetxoek Goenako oztopoen parkean

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 9a, 17:11

Udalak antolatutako ekintzen artean, oztopoen parkea jarri dute Goenako gunean, eta goizean nahiz arratsaldean hainbat herritarrek egin dute bertan ezarritako zirkuitua.

Aurtengo udan herriko haur eta gaztetxoek udalekurik izango ez duten arren, badute zertaz gozatua. Izan ere, Azpeitiko Udalak hainbat ekintza antolatu du udarako, eta gaur, osteguna, oztopoen parkea jarri dute Goenako gunean. Hainbat gaztetxok lokatzaz beteriko putzuak eta sare erraldoiak igaro behar izan dituzte parkean, baita hormatzarrak eskalatu ere. Bihar ere irekita egongo da oztopoen parkea, eta 16:00etatik aurrera 16 urtetik gorako herritarrek ere egin ahal izango dute zirkuitua. Parkea erabili nahi dutenek aurrez hitzordua hartu beharko dute honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide