Kulturguneko eraikinaren historia laburbiltzen duten panelak jarri dituzte Sanagustinen

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 9a, 18:20

Eliza, udaletxeko bulego, gotorleku, haurrentzako eskola gela... Horiek guztiak eta gehiago izandakoa da gaur egun Sanagustin kulturgunea hartzen duen eraikina. Mendeetako historia gordetzen du horma garaien artean, eta historia horren berri ematen duten panelak jarri ditu Kulturaz kooperatibak kulturgunearen sarreran, "historia, ondarea eta gaur egungo kultur eredua ezagutzera emateko".

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez jarri dituzte paneletako testuak daitezke testuak, "bisitariek ere eraikinaren historiaren eta azken urteotako kultur dinamikaren berri izan dezaten, amiñi bat bada ere".

(Argazkia: Kulturaz kooperatiba)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide