Azpeitiko Udalak antolaturiko udako ekintzen barruan, hainbat herritar hondarrezko eskulturak egiten ibili dira goizean Betharrametako jolastokian. Andoni Bastarrikak eskulturak egiteko zenbait teknika erakutsi dizkie gaztetxoei, eta gozatu ederra hartu dute horiek askotariko eskulturak egiten. Arratsaldean ere izango da harearekin artelanak egiten ikasteko aukera, 17:00etatik 20:00etara, eta honako lotura honetan eman daiteke izena.
(Argazkiak: Azpeitiko Udala)