Larunbat arratsaldea girotu zuen Soma Cultek Sanagustinen

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 13a, 11:09

Beasaingo, Azkoitiko eta Azpeitiko musikariek osatzen dute taldea, eta 60ko eta 90eko hamarkadak erreferentziatzat hartuta sortzen dituzte abestiak. Hainbat herritarren aurrean eskaini zuen kontzertua taldeak.

Soma Cult musika taldeak kontzertua eskaini zuen zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Hainbat lagun izan zen 2017aren bukaeran sortutako taldearen emanaldiaz gozatzen. Beasaingo, Azkoitiko eta Azpeitiko musikariek osatzen dute taldea, eta 60ko eta 90eko hamarkadak erreferentziatzat hartuta sortzen dituzte abestiak. Besteak beste, psychodelia, pop-a eta grunge-a nahasten ditu taldeak doinuetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide