Dupla eta Xatiroren kontzertua izango da bihar Sanagustinen

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 16a, 09:00

Dupla eta Xatiro taldeak. (Kutxakultur)

Rap doinuak entzun ahal izango dira bihar, ostirala, Sanagustinen. Izan ere, Dupla eta Xatiro taldeen kontzertua izango da bertan, 22:00etan hasita. Dagoeneko salgai daude kontzerturako txartelak honako lotura honetan, sei euroren truke.

Bi musika talde entzuteko aukera izango da bihar, ostirala, 22:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Alde batetik, Aguraineko (Araba) Dupla bikotea igoko da agertokira, hip-hopa eta musika elektronikoa uztartzen dituen taldea. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasten dute aguraindakrrek. Eta bestetik, Xatiroren kontzertua izango da; Unai Unda bilbotarrak, besteak beste, rapa, pop klasikoa eta Lo-fi Hip-hop estiloak uztartuko ditu agertokian.

Dagoeneko salgai daude kontzerturako txartelak honako lotura honetan. Aurrez, sei euro ordaindu beharko da sarrera, eta egunean bertan, zortzi euro.

Hona hemen Dupla eta Xatiro taldeen bi bideoklip:

Dupla

Xatiro

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide