Orio-Donostia ibilbidea egingo dute Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek igandean, hilak 19, eta bihar amaituko da izena emateko epea — honako lotura honetan eman daiteke izena—. Oriora autobusez joango dira 09:00etan anbulatorio aurretik abiatuta, eta handik, 16 kilometro inguruko txangoa egingo dute Donostiara. Eguraldiak laguntzen badu, gainera, Donostian bainu bat hartzeko tartea izango dutela nabarmendu dute antolatzaileek; beraz, bainujantzia eramatea gomendatu diete herritarrei.
Bazkideek eta gaztetxoek bost euro ordaindu beharko dute autobuserako izen-ematea; bazkide ez diren helduek, aldiz, zortzi euro. Bestalde, Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek azpimarratu dute ezinbestekoa izango dela autobusean maskara eramatea.