Bakaikoak ordezkatuko du Alberdi ostiraleko pilota partidan

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 15a, 10:49

Bakaikoak Laruberekin jokatuko du partida, eta horiek aurrez aurre izango dituzte Egiguren V.a eta Ladis Galarza. Master Caixabank txapelketako norgehiagoka izango da. 22:15ean hasiko da jaialdia, Izarraitz pilotalekuan.

Bakaikoak ordezkatuko du min hartuta den Jon Alberdi pilotaria ostiralean, Izarraitz pilotalekuan jokatuko den Master Caixabank txapelketako norgehiagokan.

Bakaikoak Laruberekin jokatuko du partida, eta horiek aurrez aurre izango dituzte Egiguren V.a eta Ladis Galarza. Partida estelarrean, aldiz, Ezkurdia eta Aranguren Altuna III.aren eta Imazen aurka ariko dira nor baino nor.

Jaialdia 22:15ean hasiko da Izarraitz frontoian, eta bi partidak ikusteko sarrerak salgai daude 25 euroren trukean. Internet bidez, entradiumen eta proticketingen atarietan eros daitezke sarrerak. Horrez gain, egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira pilotalekuko leihatilan, 18:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide