Dantza eta musika emanaldia eskainiko dute Juan Antxieta eta Luix Beltza eskoletako ikasleek igandean

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 16a, 08:04

Musika eskolako trikitilariak Santa Zezilia egunaren bueltako kalejiran. (Julene Frantzesena)

Bi eskoletako ikasleek hainbat dantzaz eta abestiz osatutako emanaldia prestatu dute. Soreasu antzokian izango da saioa, 12:30ean. Aurretik, 12:00etan hasita, musika eskolako txistulariek eta trikitilariek kalejira egingo dute Alde Zaharrean.

Juan Antxieta musika eskolako nahiz Luix Beltza dantza eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute igandean. Dantza eta musika uztartuko dituzte Soreasuko agertokian, 12:30ean. 35 bat lagun izango dira agertokian.

Emanaldiaren aurretik, 12:00etan hasita, kalejira egingo dute musika eskolako txistulariek eta trikitilariek Alde Zaharrean barrena, eta segindan hasiko da Soreasuko saioa. Segurtasun neurri guztiak hartuko dituzte Soreasu antzokian, eta ikus-entzuleek maskara jantzi beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide