Zabalik da kultur taldeek dirulaguntzak eskatzeko epea

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 16a, 12:13

Urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldietarako dirulaguntza eskaerak udaletxera joanda edo modu elektronikoan egin beharko dituzte taldeek. Irailaren 15a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Herriko kultur taldeek egin ditzakete ohiko jarduerak gauzatzeko dirulaguntza eskaerak. Ohiko moduan, 47.500 euro bideratuko ditu erakundeak herriko kultur taldeetara.

Aurten, koronabirusaren eraginez, ohi baino beranduago zabaldu dute deialdia. Dena den, eskaerak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko, eta irailaren 15era arte izango dute taldeetako ordezkariek horretarako aukera.

Urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldietarako dirulaguntza eskaerak udaletxera joanda edo Azpeitiko Udalaren webgunearen bidez egin ahal izango dituzte.

Hona hemen, dirulaguntzak eskatzeko informazio osagarria:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide