Koronabirusak eragindako pandemia eta horren ondorioak izan dituzte hizpide

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 16a, 08:30

Ikuspegi epidemiologikotik, COVID-19aren alde medikuez, izurrite garaian erabiltzen diren osasun politikez, hainbat herrialdetan hartutako erabakiez eta horien ondorioez aritu zen solasean Unai Segurola. Gaztetxearen hamabosgarren urtemugaren harira antolatu zuten hitzaldia.

Koronabirusaren pandemiaz eta horrek eragindako testuinguru politikoaz egindako analisiaren gaineko xehetasunak eman zituen atzo, asteazkena, Unai Segurolak Sanagustin kulturgunean. Ikuspegi epidemiologikotik,COVID-19aren alde medikuez, izurrite garaian erabiltzen diren osasun politikez, hainbat herrialdetan hartutako erabakiez eta horien ondorioez aritu zen solasean azpeitiarra, dozenaka lagunen aurrean. Azpeitiko Gaztetxeak hamabosgarren urteurrenaren harira antolatutako ekintzen barruan eskaini zuen atzoko hitzaldia Segurolak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide