Aguraingo (Araba) Dupla bikoteak eta Xatiro bilbotarrak kontzertua eskaini zuten ostiralean, hilak 17, Sanagustinen, eta rap doinuez girotu zuten bi taldeek iluntzea. Hainbat herritarrek jarraitu zuten kontzertua zuzenean, eta segurtasun nahiz osasun neurriak tarteko kulturgunean hainbat muga ezarri bazituzten ere, erruz gozatu zuten entzuleek kontzertua.
(Argazkiak: Alberto Beloki - Kulturaz)