Udaberrirako izena eman zutenek izango dute lehentasuna udazkeneko haurren igeriketa ikastaroan

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 21a, 08:33

Tokia gorde nahi dutenek igerilekura deitu eta urrian hasiko diren ikastaroetan parte hartu nahi dutela berretsi beharko dute.

Azpeitiko Udal Kirol Patronatua haurrei zuzendutako udazkeneko igeriketa ikastaroak antolatzen hasi da. Joan den udaberrian ere egitekoak ziren umeentzako ikastaroak udal igerilekuan; martxoan ziren hastekoak, baina bertan behera utzi behar izan zituzten, koronabirusak eragindako alarma egoera zela-eta.

Urrian hasi nahi dituzte udazkeneko ikastaroak, eta horietan izena ematerakoan lehentasuna udaberrirako izena emana zutenek izango dutela jakinarazi du gaur udalak. Horrela, beren haurrak udaberriko ikastarorako apuntatu zituztenek eta udazkenean ikastaroa egiteko asmoari eusten diotenek, igerilekura deitu (943-81 41 21 da telefono zenbakia) eta berretsi egin beharko dute asmo hori.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide