Osakidetzat aldatu egin du koronabirusaren inguruko datuak emateko modua, eta asteburuan herriz herri atzemandako datuak eman gabe egon ostean, gaur argitaratu ditu azken egunetako zifrak. Hain zuzen ere, atzo egindako proben arabera, Nafarroan 51, Araban 6, Bizkaian 45 eta Gipuzkoan 63 kasu atzeman dituzte. Guztira, 165 kasu.
Hainbat foku zabaldu dira egunotan Hego Euskal Herrian, baita Gipuzkoan ere. Urola Kostan, esaterako, hainbat herritar kutsatu ziren joan zen astean Getarian nahiz Zumaian, eta Getariako fokuari lotutako koronabirus kasu bat atzeman zuten Azpeitian ere. Dena den, datuak onak dira herrian: zapatuan eta igandean ez dute positiborik zenbatu, Azpeitiko anbulatorioaren atarian muntatutako karpan hainbat proba egin badituzte ere.
Hala ere, hazetan ari da kutsatuen kopurua han eta hemen. Horren erakusle dira, Zarautz, Eibar eta Begara, hiru herri horietan hainbat kasu zenbatu baitituzte azken orduetan.