'Musika eta politika' mahai ingurua izango da gaur Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2020ko uzt. 22a, 10:06

Paul Beitiak dinamizatuko du saioa, eta Kattalin Barcena eta Ziakhus arituko dira solasean. Mahai ingurua 18:30ean hasiko da.

Azpeitiko Gaztetxeak 15 urte betetzen zituela eta, hilabete osoko egitaraua antolatu genuen uztailerako, eta dagoeneko azken txanpan sartu gara. Gaur, 18:30ean hasita, musika eta politika izango ditugu hizpide. Horretarako, mahai ingurua antolatu dugu Musika eta politika izenburupean. Bertan, musikaren eta politikaren arteko harremanaz zein artisten figuraren eta produkzio kulturalaren inguruan solastuko eta eztabaidatuko dugu.

Paul Beitia zarauztarrak gidatuko du saioa. Beitiaz gain hitza hartuko dute Kattalin Barcenak eta Ziakhusek. Barcena J Martina taldeko kidea da gaur egun eta Ziakhus rapa sortzen duen musikari gasteiztarra da. 

Gogoratu ekitaldi publikoak egiteko murrizketak direla eta, segurtasuna mantentzeko neurriak bete behar direla. Eta ez ahaztu: ekarri maskarak! 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide