Martxan da Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren udako edizioa, eta dagoeneko hasi dira Urola Erdiko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak nahiz ibilaldiak egiten. Horren erakusle da zapatuan, uztailaren 25ean, Azpeitian egingo duten bisita.
Azpeitia XVI. mendean izeneko bisita gauzatu ahal izango dute herritarrek Vicente Davilaren eskutik, eta besteak beste, garai hartakoak diren eta Alde Zaharrean kokatuta dauden eraikin historikoak ezagutzeko parada izango dute bisitara batzen diren herritarrek. 12:00etan elkartuko dira plazan, eta bisita doan egin ahal izango dute.