Olazko Amaren plazatik Santutxo auzora joateko pasabidea itxi du udalak. Izan ere, Izarraitz pilotalekuaren atzealdeko horma egoera kaxkarrean zegoen, eta margotzen ari dira. Lanak amaitu bitartean herritarrek ezingo dute pasabide horretatik igaro, eta eskaileretako alde banatan pasabidea ixten duten seinaleak ezarri dituzte.