Nafarroako bandera jarri dute udaletxean, Albako Dukearen konkista oroitzeko

Ihintza Elustondo 2020ko uzt. 24a, 09:55

Gaztelako armadaren buru, Nafarroa Garaia konkistatzera Iruñera armaturik sartu zen biharko  egunez, eta horren harira, Nafarroako bandera jarri dute udaletxean.

Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak urtero egin ohi du ekitaldia biharko –uztailak 25– egunez, egun horretan sartu zelako Iruñean Albako Dukea, Gaztelako armadaren buru, Nafarroa Garaiaren konkistaren barruan. Horren harira, Nafarroako banderari omenaldia egin ohi dio urtero Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak Santio egunez, baina aurten, osasun krisia tarteko, ezingo dute halakorik egin. Ekitaldiaren faltan, ordea, bandera jarri dute udaletxeko balkoian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide