COVID-19a dela-eta hilabete luzez geldirik egon ondoren, gogotsu daude Agirre eta Zubimendi Lazkaoko Ikullu Razing eta Azkoitiko Errebueltie eskuderiek antolatutako lasterketan parte hartzeko; Arantzazu Araneta azpeitiarra izango da Agirreren kopilotua, eta Iskander Kobeaga, Zubimendirena. Erlo Telebistaren bideo honetan azaldu dituzte bi pilotuek rallyaren bezperetan dituzten asmoak eta sentipenak.