Auto bat errepidetik atera da eta pertsona bat zauritu da gaur goizean GI-3740 errepidean, Azpeititik Urraki mendaterako bidean.
Ertzaintzak emandako datuen arabera, 05:30 aldean gertatu da istripua. Elosiagako zuzengunea igarota irten da errepidetik ibilgailua eta barruan zihoan lagun batek zauriak izan ditu. Zaurien neurria ez du zehaztu Segurtasun Sailak, baina Zumarragako Ospitalera eraman dute pertsona hori.