Uztarria Komunikazio Taldea hasi da 2020ko abuztuko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hil horretako aldizkarian askotariko gaiak landu ditu Uztarriak, eta landutako edukien artean, elkarrizketa egin dio Josu Soraluze artzainari. Joan zen ekainaren 21ean sutea izan zen Soraluzeren artegian, Errezilgo Erdoizta auzoan, eta kalte handiak eragin zituen ezbeharrak. Azpeitiko bizilaguna da Soraluze, eta artzain lanetan ibiltzearen esperientziaz, hastapenez, zailtasunez, erronkez eta eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpainaz solastu da, besteak beste, Julene Frantzesena kazetariarekin. Uztarriaren bazkideek Soraluzeri egindako elkarrizketa luzea irakurtzeko aukera izango dute abuztuko aldizkarian. Horren aurrerapena da bideo hau.