Azpeitian jokatutako txartel bati egokitu zaio Espainiako Loteriek sustatutako Euromillones jokoaren atzoko zozketaren sarietako bat .
Hain zuzen ere, 120.868,88 euroko saria jasoko du txartel horren jabeak. Sari nagusia hutsik gelditu zen atzoko zozketan, baina bigarren mailako bi sari banatu zituzten, eta horietako bat da Azpeitian tokatu dena. Erdikaleko Estanko Txikian jokatutako txartel bat da saritutakoa.