Uztaileko odol ateraldia gaur egingo dute Emakumeen Txokoan

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 29a, 10:05

Emakumeen Txokoan egingo dituzte ateraldiak.

Odola ematera joan nahi dutenek 13:30era bitartean hartu behar dute txanda, 943-00 78 84 telefonora deituta. Arratsaldean ohiko ordutegian aterako dute odolo, 17:00etatik 21:00etara.

Gaur, hilak 29, egingo dute herrian uztaileko odol ateraldia. Hil honetan ere Emakumeen Txokoan aterako dute odola, ez anbulatorioan, koronabirusaren osasun krisia dela-eta.

Segurtasun eta babes neurri berriei jarraituta, odola emateko asmoa dutenek aurrez txanda hartzea ere derrigorra izango da; horrela, gaur arratsaldean odola eman nahi dutenek goizean (13:30ak bitartean) eskatu behar dute txanda, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Arratsaldean, berriz, ohiko ordutegian, 17:00etatik 21:00etara, egingo dituzte odol ateratzeak Emakumeen Txokoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide