Abuztua gerturatzearekin batera, hainbat udal zerbitzutako langileek oporrak hartu dituzte. Emakumeen Txokoa joan zen ostiralean itxi zuten irailera arte, eta gaurtik aurrera Udal Liburutegia eta Gazte Informazio Bulegoa ere itxita egongo dira. Liburutegia hilaren 16an irekiko dute; Gazte Informazio Bulegoa, berriz, iraila hastearekin batera.