Bihar, San Inazio eguna izanik, ez da bertako ekoizleen azokarik izango. Azoka Plazan egiten dute herriko baserritarrek azoka ostiral arratsaldeetan, baina bihar ez dute egingo, jaieguna delako. Dena den, abuztuan ohiko moduan egingo dituzte azokak: hileko astearte eta ostiral guztietan gauzatuko dituzte.