Hasi dira herritarrek nekez ahaztuko dituzten ez-saninazioak. Azpeitiko Udalak eta herriko hainbat eragilek aurten saninaziorik ez egitea adostu zuten duela aste batzuk, eta Nagore Alkorta alkateak herritarrei "arduraz" jokatzeko deia egin zien atzo, asteazkena, herritarren osasuna eta segurtasun bermatzeko. Azpeitiarrek fin bete dituzte momentuz behintzat erakundeek emandako aginduak, eta 12:00etan ez da jende pilaketarik izan plazan. Hala eta guztiz ere, hainbat herritarrek kamiseta arrosak zeramatzaten soinean, eta plazako nahiz Alde Zaharreko tabernak eta terrazak herritarrez beteta egon dira.