Azpeitiko Gaztetxearen azken hamabost urteetako ibilbidea islatzen duten argazkiak jarri dituzte udaletxeko azpiko arkupeetan; besteak beste, Gazte Asteetako argazkiak, askotariko ekintzetakoak, urteurrenetakoak eta mobilizazioetakoak ikus daitezke bertan. Erakusketa egun osoan zehar egongo da ikusgai, eta horrekin batera amaituko dira Gaztetxearen 15. urteurreneko ekitaldiak.