Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak datorren denboraldian Tuterako (Nafarroa) Tudelano taldearekin jokatuko du. Realaren harrobian hazitako jokalaria da Orbegozo, eta azken hiru denboraldiak Irungo Real Union taldearekin egin ditu. Aurretik, baina, Ebron, Jaenen, Marbellan, Compostelan, Getafe Bn, Amorebietan, Sestao Riverren, Nasticen eta Bilbao Athleticen jokatutakoa da aurrelari azpeitiarra. Espainiako Bigarren B Mailan dago Tudelano taldea, eta azpeitiarrak han jokatuko du 2020-2021 denboraldian.