Jon Gurrutxaga bertsolari azpeitiarrak Hertzainak taldearen Larru beltzak abestiaren bertsioa egin du, Xabi Agirrezabalarekin batera. Agirrezabala Hernaniko (Gipuzkoa) gitarrista bat da, eta hark Youtubeko kanal bat sortu du. Kanal horretarako, hainbat abestiren bertsioak egin ditu jende ezberdinarekin, eta horietako bat da Gurrutxagarekin grabatu duena.