Badu zenbaki sariduna oinarrizko produktuen bankua hauspotzeko saskiaren zozketak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2020ko abu. 3a, 21:03

Abuztuaren 1ean egin zuten saskiaren zozketa Haginpe tabernan, eta zenbaki saritua 673a izan zen. Ordezkoa, aldiz, 2.974 zenbakia. Dagoeneko agertu da saritua. 

Kirisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak saski baten zozketa egin du Azpeitiko festek iraun duten hiru egunetan, Esklabetako oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua hauspotzeko helburuarekin. Hori dela eta, uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistako zenbait kide nahiz bankuko hartzaile eta boluntarioak kalean ibili ginen bankuaren inguruko informazioa ematen nahiz zozketarako txartelak saltzen. 

Abuztuaren 1ean egin genuen zozketa Haginpe tabernan, eta zenbaki saritua 0673a izan zen. Ordezkoa, aldiz, 2.974a. Dagoeneko agertu da zenbaki saritua duen herritarra, eta jaso du saskia. Hain zuzen, Yameli Prieto izan da saskia etxera eraman duena. Zorionak, Yameli!

Eta bide batez, eskerrik asko egun hauetan zozketarako txartelak erosiz zuen alea jarri duzuen herritar guztiei, benetan. Zozketarekin lortutako diru guztia oinarrizko produktuen eta elikagaien bankura bideratuko da. Dakizuenez, ehunka dira Esklabetako bankura jo duten Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako lagunak, eta horien oinarrizko beharrei elkartasunez erantzutea dugu helburu. Gure lana ez da karitatean oinarritzen. Karitatea goitik behera egiten den ekintza da, jasotzen duenaren posizioa gainditzetik urrun, ontzat eman eta betikotzen duena. Gurea aurkakoa lortzeko saiakera da; behekoek behekoei ematen dieten laguntza kontzientea antolatzekoa, alegia. Horregatik, bankuko hartzaile diren pertsona ugari boluntario lanetan dabiltza. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide