Andoni Bastarrikaren 'Jatorria' erakusketa ikusgai, Busturiako Ekoetxea Urdaibain

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Andoni Bastarrika 'Jatorria' erakusketako lan batekin. (Andoni Bastarrika)

Azpeitiarrak bere lehen erakusketa inauguratu du Busturian (Bizkaia), eta azaroaren 1era arte egongo dira ikusgai bere lanak.

Hondarrezko eskulturak egiten dituen Andoni Bastarrika azpeitiarrak Jatorria izeneko bere lehen erakusketa inauguratu du, eta Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibain daude ikusgai bere lanak. Azpeitiarraren hogei artelan inguru jarri dituzte bertan, eta azaroaren 1era arte ikusi ahal izango dira. Honako lotura honetan irakur daiteke erakusketaren inguruko informazio gehiago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide